HISPAJURIS

ESTUDIO JURIDICO SUNION HISPAJURISen bazkidea da, Espainiako bulego orokor handienetako bat.
HISPAJURISek espezialista-talde handia du, eta praktika alor guztietan erabateko irtenbide juridikoak emateko zerbitzu legalak eskaintzen ditu.

Aurkezpen korporatiboa ikusi

BERRIAK

2013ko martxoaren 9an IBERFOROko 17 bulego, ESTUDIO JURÍDICO SUNION horien artean, HISPAJURISen sartu ziren, Espainiako bulego orokor handienetako batean. Bere 41 bulegoei eta 600 profesional baino gehiagorekin osatutako lan-taldeari esker lurralde-estaldura zabala du, eta horien bitartez, diziplina anitzeko zerbitzu juridikoak eskaintzen ditu.

Firma

: ESTUDIO JURIDICO SUNIONeK 35 urteko esperientzia du eta Gipuzkoa mailan bulego aitzindaritako bat da. Bere kideen artean esperientzi handiko eta beren jarduera eremuan aitortutako ospea duten profesionalak daude.

Gure bulegoaren helburua, gure bezeroen itxaropenak asetzeko gai den erabateko zerbitzu integrala eskaintzea da, euren helburu eta beharrak modu egokian ezagutuz. Gure abokatuen kalitateak eta emandako enkarguak era arduratsuan zuzentzeak, beste profesionalekiko harremanekin eta esparru ezberdinen koordinazioarekin lotuta, kasuen argiketen azkartasuna eta eraginkortasuna ahalbidetzen ditu.

Horiek guztiak praktikara eramanda efikazia maximoa lortzen da, abokatutzaren espiritu tradizionala eta zerbitzu konpainia modernoen berezko elementuak uztartuz, bezeroari, aholkularitza espezializatuarekin batera, tratamendu pertsonala eskaintzeko.

ESTUDIO JURIDICO SUNION, 2013ko martxoaren 9az gero, HISPAJURIUSen bazkidea da, Espainiako bulego orokor handienetako bat, bere 41 bulegoei eta 600 profesional baino gehiagorekin osatutako lan-taldeari esker lurralde-estaldura zabala duena, eta horien bitartez, diziplina anitzeko zerbitzu juridikoak eskaintzen dituena.

Espezialitateak:

Administratiboa
Zibila
Merkataritza
Penala
Prozesala
Zerga
Hirigintza
Laborala
Jabetza intelektuala eta industriala eta Publizitatea

Historia

1977an sortutako Bulego Juridikoa.

2013ko martxoaren 9az gero HISPAJURISen bazkidea da.

Sunionek web-korporatiboa berregin du.

SUNION HISPAJURISEN SARTU DA

HISPAJURIS Espainiako bulego orokor handienetakoa da, bere 41 bulegoei eta 600 profesional baino gehiagorekin osatutako lan-taldeari esker lurralde-estaldura zabala duena, eta horien bitartez, diziplina anitzeko zerbitzu juridikoak eskaintzen dituena.

www.hispajuris.es

Logo_Hispajuris




















El equipo

Kideak

Jose Luis Martinez

José Luis Martínez Fernández

  • Madrileko Unibertsitate Konplutentsean Zuzenbidean Lizentziaduna.
  • MBA Deustuko Unibertsitatean.
  • Enpresa-tekniken Goi-mailako Eskolan “Nazioarteko Kontratazioa” ikasgaiaren irakasle oiha (Deustuko Unibertsitatea).
  • “Nazioarteko industria harremanetan aditua” diplomaduna Alcalá de Henares Unibertsitatetik.
  • “Kanpo-merkataritza” eta “Enpresen Planifikazioa” diplomaduna Madrilgo Unibertsitate Politeknikotik.
  • ESTUDIO JURIDICO SUNION SLP-ren zuzendari nagusia.
  • HISPAJURISen lehendakari ordea.
  • Merkataritza eta Konkurtso Departamenduko arduraduna.
Javier Hernaez

Francisco Javier Hernáez Manrique

  • Unibertsitate Konplutentsean Zuzenbidean lizentziaduna.
  • Euskal Herriko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatean Enpresaren Zuzenbide-saileko Gizarte-Segurantza eta Lan-Zuzenbide irakaslea.
  • Euskal Herriko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatean Abokatutza Masterrean irakaslea.
  • Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoaren Eskolan irakaslea.
  • Euskal Herriko Lan Harremanen Kontseiluan arbitroa.
  • “Lan Harremanetan Aditua” diplomaduna.
  • Lan Saileko arduraduna.
Jose Ignacio Larrañaga

José Ignacio Larrañaga Ugarte

  • Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziaduna.
  • Arlo Prozesalean, Zibilean eta Penalean Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoaren Eskolan irakasle oiha.
  • “Lan Harremanetan Nazioarteko Aditua” diplomaduna.
  • Prozesal, Zibil eta Penal Saileko arduraduna.


Angel Oyarzun

Ángel Oyarzun Narváez

  • Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziaduna.
  • “Plangintza, Diziplina eta Hirigintzaren Kudeaketa” diplomaduna.
  • Ingurumen, Hirigintza eta Administrazio Zuzenbidearen Saileko arduraduna.
Raúl Tenés

Raúl Tenés Iturri

  • Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziaduna.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen “Enpresa Zuzenbidea” Saileko irakaslea.
  • “Lan Harremanetan Nazioarteko Aditua” eta “Europako Erkidegoko Zuzenbidea” diplomaduna.
  • Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoaren Eskolan irakaslea.
  • Merkataritza Zuzenbidearen Saileko kidea eta Auzi-merkataritza eta Zerga Esparruko Arduraduna.
Marina Muñoz

Marina Muñoz Delgado

  • Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziaduna.
  • Zuzenbidearen eta Ekonomiaren Goi-mailako Institutuan Abokatutza Masterra (ISDE-Bartzelona).
  • Merkataritza Zuzenbidearen Saileko kidea eta Jabetza intelektualaren eta industrialaren eta Publizitatearen Esparruko Arduraduna.


Erika Gaztañaga

Erika Gaztañaga Bermejo

  • Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziaduna.
  • Zuzenbide Zibilaren eta Penalaren Saileko kidea.
  • Ezkontza-zuzenbidearen Esparruko Arduraduna.
Demelza Pantigoso

Demelza Pantigoso Moledo

  • Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziaduna.
  • Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Publikoan espezialista (Berezko Titulua).
  • Aliter-en, Madrileko Nazioarteko Negozio Eskolan, teknologia berrien Zuzenbidean Masterra.
  • Lan Zuzenbidearen Saileko kidea.
Leire Lertxundi

Leire Lertxundi Beristain

  • Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean Lizentziaduna.
  • Hiri eta Lurralde Azterlanetako Euskal Eskolan “Goi-mailako Hirigintza Ikastaroa” diplomaduna.
  • Legekarien Euskal Kointseiluak antolatuta, Euskal Herriko Unibertsitatean “Euskara Tekniko Juridikoa” ikastaroa.
  • Zuzenbide Administratiboaren Saileko kidea.

Zerbitzuak


ZUZENBIDE ADMINISTRATIBOA

  • Erakunde publikoei eta pribatuei aholkularitza, beren jarduera esparruetan eragin dezakeen araudi administratiboaren analisian eta garapenean.
  • Kontratazio publikoa.
  • Laguntza eta diru-laguntza administratiboak.
  • Ingurumena.
  • Administrazio publikoaren erantzunkizuna.
  • Era guztietako prozeduren eta errekurtsoen letraduen gidatzea, bai administrazio-bidean, bai administrazioarekiko auzibidean.
  • Era guztietako txostenen eta irizpenen ebaluazioa esparru guztietan.

ZUZENBIDE ZIBILA

  • Kontratazioa.
  • Kontratuko eta kontratuz kanpoko erantzunkizun zibila.
  • Landa- eta hiri-errentamendua.
  • Familia- eta oinordetza-zuzenbidea.

MERKATARITZA

  • Era guztietako elkarte, sozietate eta proiektu enpresarialen diseinua eta eraketa.
  • Elkarteen idazkaritza.
  • Sozietatearen erabakiak aurkaratzea.
  • Eragiketa sozietarioak (kapitalaren zabalkuntzak eta murrizketak, desegite eta likidazioak...).
  • Merkataritza kontratazioa.
  • Zuzenbide konkurtsala.



ZUZENBIDE PENALA

  • Goi-karguen, Gerenteen eta Administradoreen erantzunkizunaren prebentziozko aholkularitza, enpresa-jarduerari dagokionez: delitu sozietarioak, langileen eskubideen kontra, Gizarte Segurantza eta Ogasun Publikoaren kontra.
  • Era guztietako delituen aholkularitza, defentsa eta akusazioa.
  • Compliance penala.

ZUZENBIDE PROZESALA

  • Justizia Administrazio organoen aurrean era guztietako espediente, errekurtso eta auzien tramitazioa eta zuzentzea, beren instantzia eta eremu guztietan.
  • Atzerriko epaien azterketa eta exekuzioa.
  • Arbitraje-prozedurak.

ZERGA-ZUZENBIDEA

  • Nazioarteko eta estatuko plangintza.
  • Pertsona fisiko eta juridikoei erabateko zerga-aholkularitza.
  • Herri-, erkidego- eta estatu-mailako zerga-kontsulten ebazpena.
  • Administrazio organoen aurrean likidazioen egiaztapena eta errekurtsoen planteamendua.
  • Zerga-administrazioaren organoen aurrean ikuskapena.
  • Bai administrazioarekiko auzibideko hurrengo instantzian, bai administratibo ekonomiko-bidean, baliabideen zuzentze teknikoa.
  • Ondare-plangintza.



HIRIGINTZA-ZUZENBIDEA

  • Era guztietako lurralde-antolamenduaren araubide-juridikoari buruzko kontsulten azterketa eta ebazpena.
  • Hirigintza plangintza, kudeaketa, exekuzioa eta diziplina.
  • Desjabetzeak.
  • Higiezinen promozioak.
  • Ondasun higiezienen salerosketa eta alokatzea.
  • Administrazio organo eskudunen, Erregistroen eta Notariotzen aurrean jarduketak.
  • Ondasunen erregistroko egoeraren erregularizazioa.
  • Finantzaketa hipotekarioa.

LAN-ZUZENBIDEA

  • Lan-kontratazioa. Goi-karguen kontratazioa. Lansari politika. Langileen mugikortasuna atzerrira.
  • Izaera kolektiboa duten kontratuen amaitzea: enpresen berregituratze edo birmoldaketa prozedurengatik kaltetuak izan diren langileei laguntzen tramitazioa.
  • Diziplinazko kaleratzea: Lan Arloko Epaitegiaren, Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurrean enpresaren interesen defentsa.
  • Estatu-mailako Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioa, enpresa-akordioak, aparteko estatutupeko itunak.
  • Gatazka kolektiboak konpontzeko prozedurak.
  • Gizarte Segurantza: prestazioen espedienteak. Lan-mailan arau-hausteak eta zigorrak, Gizarte Segurantzaren kuoten likidazio-espedienteak, administraziorako auziaren eta lan-jurisdikzioaren aurrean errekurtsoak. Lan Arriskuen Prebetzioa.
  • Deszentralizazio produktiboaren inguruko aholkularitza, baldintzen funtsezko aldaketa. Pentsio-lanak eta pentsio-fondoak.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA, ETA PUBLIZITATEA

  • Erabilera-patenteak eta erabilera-ereduak.
  • Marrazketa eta modelo industrialak.
  • Bereizgarri ikurrak eta izen sozialak.
  • Autorregulazio-kodean eta publizitate-eskubidean aholkularitza.

Zifrak

Gure historian zehar nabarmendu beharreko zenbait zifra

EDANDAKO KAFE-KATILUAK
LANEAN ARITU GAREN BEZERO KOPURUA
BURUTUTAKO KASUAK
ERANTZUNDAKO KONTSULTAK


Harremanetarako

ESTUDIO JURÍDICO SUNION

Harremanetarako

ESTUDIO JURÍDICO SUNION
Txofre plaza, 18 behea
20001 Donostia, Gipuzkoa
Tel: 943 32 24 10
E-maila: sunion1@sunion.es